- Botak etxean estreinatzen dira, ez Orreagan. Irten baino ehun kilometro lehenago, gutxienez.
- Hirian erabiltzen duzun neurria baino erdi bat handiagoa: oina puztu egiten da ibiltzean eta jaitsieran behatza puntan jotzen du.
- Galtzerdiak josturarik gabe eta kotoirik gabe. Kotoia bustitzen da, bustita geratzen da eta higatu egiten du.
- Puntu bero bat sumatu bezain laster, gelditu. Orduan oraindik ez dago babarik eta apositu bat nahikoa da. Hamar minutu geroago, bai.
- Egina badago: alkoholez pasatako haria eta orratza, zeharkatu, haria barruan utzi hustu dadin, eta estali. Gaineko azala ez da mozten: horrek babesten du.
- Botikinean, gutxi eta ona: baba-apositoak, oihalezko esparatrapua, gasak, ibuprofenoa, antiseptikoa eta guraize txiki batzuk. Gainerakoa herriko farmazian erosten da.